Hirugarren jardunaldiko bi partida Azkainen
Duela lau edizio txapelketa honekin hasi zirenetik, Erreka elkarteak argi zuen iparralde eta hegoaldeko pilotari eta pilotazaleak biltzeko bidea ere izanen zela. Horren haritik hirugarren jardunaldiko bi partida Azkainen jokatuko dituzte azaroaren 22an, larunbat arratsaldez.
Azaroaren 22an, larunbatean 17:00etan hasita, David Albiasu narbartearra, Milafrangako Lionel Leparouxen kontra arilo da eta, segidan, azkaindarren arteko lehian ariko dira Xan Karrikaburu eta Txema Gogorza.