ASTEBURUKO KIROL EMAITZAK

Errekako bi eskubaloi taldeak lider dira

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 17a

Errekako emakumeen eskubaloi taldea ere liga bikaina egiten ari da eta lehenbizikoak dira sailkapenean.

Futbolean, Baztango talde nagusiak bakarrik lortu du garaipena, Doneztebek, Aurrerak, Gure Txokoak eta Baztango bigarren taldeak berdindu egin dute eta Beti Gaztek galdu.

Doneztebeko Erreka eskubaloi talde nagusiek bikain segitzen dute. Gizonezkoek nahiz emakumeek irabaztea lortu zuten eta honenbertzez, gaur gaurkoz, liderrak dira biak. Egia da, emakumeei dagokienez, jardunaldi honetako partida jokatzekoa falta zaiola BM Ardoi taldeari eta hori irabaziko balu, berdinduak egonen lirateke Zizurko eta Doneztebeko taldeak. Baztango BKT taldeak, aldiz, galdu egin zuen. Futbolean, berdinketak izan dira asteburuko protagonista talde nagusiei dagokienez: Doneztebek, Aurrerak, Baztan Bk eta Gure Txokoak berdindu egin dute. Garaipen bakarra Nafarroako Autonomikako Baztanek lortu du eta Beti Gaztek, aldiz, galdu egin du Mastegin. Errugbian, garaipen garbia lortu du Sarako Izarra taldeak, goitiko postuetan segitzeko.

FUTBOLA

Nafarroako lehen maila autonomikoan

Baztan KE 4 (Elur Meokik 3 eta Imanol Zoco) – CD San Adrian 0

CD Gares 0 - Doneztebe FT 0

Gipuzkoako gizonezkoen ohorezko mailan

Beti Gazte 0 – Elgoibar 1

Nafarroako gizonezkoen erregionaleko lehen mailan

Baztan KE B 3 (Gilen Quertier, Jon Garbalena eta Julen Urreaga) – JD San Jorge B 3

Aurrera KE 1 (Eder Sagastibeltza) – SD Lagunak B 1

Gipuzkoako gizonezkoen erregionaleko lehen mailan

Trintxerpe CD 2 - Gure Txokoa 2 (Gorka Aracues eta Eneko Loiarte)

Nafarroako mutil jubenilen gorengo mailan

CD Ilumberri 7 - Doneztebe FT 3 (Izei Astibiak 2 eta Mikel Urroz)

Baztan KE 4 (Haritz Bidegainek 2, Emilio Alejandro Oiaregi eta Mohamed Azman) – CD San Cernin 

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

CD San Cernin 3 - Baztan KE B 2 (Aimar Lizasoainen golak)

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailan

Martutene KE 3 - Gure Txokoa 0

Gipuzkoako mutil jubenilen gorengo mailan

Ekintza KE 0 - Beti Gazte 4 (Yeray Gerometta, Aimar Otxandorenak 2 eta Oier Sanchez)

Nafarroako neska jubenil-kadeteak

Baztan KE 1 (Doha El Haou) – Berriozar CF A 2

Aurrera KE 5 (Maddi Iturriotz, June Lopez, Eunate Belauntzaran eta Maddi Agirrek 2) – Mulier FCN B 1

Nafarroako mutil kadeteen lehen maila autonomikoan

CD Lourdes B 3 - Baztan KE A 2 (Josu Larraioz eta Aitor Ripa)

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailan

Baztan KE B 3 (Imanol Da Silva, Junes Alzuri eta Ganix Mena)– CD Asdefor E 1

CAD Irabia 1 - Doneztebe FT A 7 (Aimar Etxeberriak 3, Lukas Ezkurra, Markel Ariztegi, Oier Rekarte eta Andon Balda)

Doneztebe FT B 1 (Jon Jubera) – CD San Ignacio A 2

Aurrera KE 4 (Tasio Lizarraga, Mattin Garmendiak 2 eta Ibai Lasarte) – CD Inter de Pamplona 1

Gipuzkoako mutil kadeteen ohorezko mailan

Hondarribia FE 10 - Beti Gazte 0

Gipuzkoako mutil kadeteen lehen mailan

Santo Tomas Lizeoa 5 - Gure Txokoa 2 (Andoni Offroy eta Yasir El Ouafi)

Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailan

Gure Txokoa 1 (Muskoa Lazkano) – Hondarribia FT 1

Nafarroako neska kadeteak

CD Valle de Egues 0 - Baztan KE 6 (Irati Galarregik 2, Elene Muratori, Irati Maiora, Enara Urrutia eta Sabela Carro)

Beti Gazte atsedena.

Aurrera KE 0 – Beti Kozko 2

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailan

Dunboa Eguzki 5 - Gure Txokoa B 1 (Markel Huizi)

Gure Txokoa A 11 (Jon Martikorenak 2, Unax Erkiziak 2, Beñat Goñik 2, Alejandro Arredondo, Jon Lazkano, Xabi Suasnavas, Xabat Perez eta Ladix Matxiarena) – Dunboa Eguzki B 0

Beti Gazte 9 (Aratz Lakak 2, Julen Castrok 2, Luka Rojok 2, Ioritz Iguzkiagirre, Oihan Leiza eta beraien atean) – Beti Ona Erain B 0

Nafarroako mutiko infantilen lehen mailan

Baztan KE A 6 (Julen Goñik 3, Inaxio Murgia eta Ibon Irazokik 2) - Doneztebe FT 2 (Ekain Landa eta Unai Olague) derbia erraz irabazi zuten baztandarrek Elizondoko Giltxaurdin.

CD Atarrabia 6 - Aurrera KE 3 (Juba Vicenteren golak)

Nafarroako mutiko infantilen bigarren mailan

Baztan KE B 3 (Oihan Unanua, Beñat Ariztia eta Jokin Ramirez) – CD Amigó 2

Gipuzkoako infantil nesken lehen mailan

Mariño 0 - Gure Txokoa 2 (Ane Lazkanotegi eta Aroa Martin)

Nafarroako neska infantilak

CD Izarra - Baztan KE, bertan behera.

 

 

ESKUBALOIA

Gizonezkoen ligan

Erreka KE 38 – CB Burlada 14

Emakumeen ligan

Erreka KE 26 – Ekipiño BM Lizarreria 25

Lagunak 26 - BKT Baztango Kirol Taldea 21

Neska jubenilak ligan

BKT Baztango Kirol Taldea – BM Loyola A, azaroaren 20an, ortzegunean 20:00etan Elizondoko kiroldegian.

Mutil jubenilak ligan

Erreka KE 28 – Beti Onak 45

Mutil kadeteak ligan

Anaitasuna A 40 - Erreka KE 15

Neska kadeteak ligan

Atarrabia Beti-Onak C 28 - Baztango BKT A 28

Erreka KE 17 – BM Lizarreria A 31

Neska infantilak

Aurrera KE A 29 – Lekunberri Eskubaloia 23

Sagaseta Valle de Egues 29 - Aurrera KE B 4

Baztango BKT 30 – Atarrabia Beti-Onak A 36

Lagunak A 24 - Erreka KE 32

Mutiko infantilak

Erreka KE 35 – BM Bardenas B 10

Alebin mistoa

Baztango BKT A – Anaitasuna B

Erreka KE – Atarrabia Beti-Onak C

Neska benjaminak

BM Lizarreria A - Baztango BKT A

 

ERRUGBIA

Gizonezkoak, Frantziako 3. maila erregionalean

Sarako Izarra 49 – AS Asasp Arros 7

Gizonezkoak, euskal ligako lehen mailan

BRT Menditarrak atsedena.

Euskal liga sub-18 2. mailan

Orbinox Bera Bera 95 - Gabiria Txingudi-Baztan 0

Euskal liga sub-16

Gaztedi RT 3 - Txingudi-Baztan 5 (asteartean jokatua)

Orbinox Bera Bera 7 – Txingudi-Baztan 5

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun