IV. Bortz Kirol txapelketako bi partida jokatuko dituzte asteburuan

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 14a

Xare partida, joan den urteko Bortz Kirol txapelketan.

Larunbat arratsaldean Karrikaburu eta Zabala izanen dira aurrez aurre Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan eta igande goizean Iriarte eta Gogorza.

Doneztebeko Erreka elkarteak laugarren urtez antolatutako Bortz kirol txapelketako bi partida jokatuko dituzte asteburuan Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan. Azaroaren 15ean, larunbatean 15:00etan, Azkaingo Xan Karrikaburu eta Oiartzungo Andoni Zabala izanen dira aurrez aurre. Azaroaren 16an, igandean 11:30ean, Julen Iriarte narbartearra, Azkaingo Txema Gogorzaren kontra ariko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun