Gizonezkoen eta emakumezkoen Nafarroako sokatira txapelketako lehen jardunaldia Antsoainen jokatuko dute igandean

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 14a

Amaiurko emakumeek taldea aterako dute Nafarroako sokatira txapelketan.

Gizonezkoak zortzinaka (620 kilo) eta emakumeak seinaka (390 kilo) ariko dira eta bigarren jardunaldia eta finalak azaroaren 22an Lesakan jokatuko dituzte.

Joan den larunbatean Donezteben txapelketa mistoa erabaki zen, Beti Gazteren garaipenarekin. Orain, Nafarroako sokatira txapelketan gizonezkoak zortzinaka (620 kilo) eta emakumeak seinaka (390 kilo) lehiatuko dira eta lehenbiziko jardunaldia Antsoainen azaroaren 16an, igandean 11:30ean hasita izanen dute. Kategoria hauetako bigarren jardunaldia eta, ligaxkako lehen bi sailkatuen arteko finalak Lesakan, azaroaren 22an, larunbatean 17:00etan hasita, jokatuko dituzte.

Gizonezkoetan, hiru talde bakarrik ariko dira: Beti Gazte, Berriozar eta Txantrea. Emakumezkoetan, aldiz, sei talde izanen dira: eskualdekoak bi izanen dira, Amaiur eta Beti Gazte. Beraiekin batera, Antsoain, Araxes, Berriozar eta Txantrea ariko dira.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun