Astelehenetik Nafarroako eta Arabako hainbat herritan zegoen neurria ezarria, baina Espainiako Gobernuak hegazti ustiategi guztietara zabaldu du gaur.
Debekuak hegaztiak sabaia edo estalkia duten eremuetan soilik haztea onartzen du, eta hori ezin denean, sareak edo oihalak jarri beharko ditu jabeak hegazti basatien sarrera eragozteko. Gainera, hegazti basatiak, ahate, antzarak edo etxeko bertze espezie batzuekin batera haztea debekatua egonen da.