Iruritako Aranabia pilotalekuan jokatuko dituzte partida guztiak Doneztebe, Erratzu Oiz eta Iruritako taldeek
Irurita taldean Xabier Barberena, Mikel Sagaseta eta Mikel Mindegia ariko dira; Erratzu taldean Manu Irigoien, Gorka Urtasun eta Kaiet Itoiz; Doneztebe taldean Jon Apeztegia, Ugutz Zelaieta eta Mikel Telletxea eta Oiz taldean Ioritz Zelaieta, Iker Bereau eta Jon Oiarzabal.
Talde guztiak talde guztien kontra jokatuko dute ligaxka, azaroaren 16an. Sailkapenaren arabera, finalerdiak jokatuko dituzte azaroaren 23an, ligaxkako lehena laugarrenaren kontra eta bigarrena hirugarrenaren kontra.
Erran bezala, ligaxka azaroaren 16an jokatuko dute: igande honetan, 15:45ean Erratzu eta Doneztebe izanen dira aurrez aurre; 16:35ean Irurita eta Oiz; 17:15ean Oiz eta Doneztebe; 18:00etan Irurita eta Erratzu; 18:40an Doneztebe eta Irurita eta 19:30ean Oiz eta Erratzu. Ligaxkako partidak 7 jokotara jokatuko dituzte, ados gabe.
Finalerdiak azaroaren 23an jokatuko dituzte, ligaxkako lehena laugarrenaren kontra eta bigarrena hirugarrenaren kontra. Finalerdietako irabazleekazaroaren 30ean jokatuko dute finala.