Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2025

Igandean eginen dute Nafarroako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 14a

Igandean eginen dute azken finalaurrekoa Tafallan, eta bertan erabakiko da zein zortzi bertsolari ariko diren Nafarroa Arenako finalean. Saioa Kulturgunean izanen da 17:30ean.

Sei bertsolari ariko dira kantuan larunbatean: Amaia Elizagoien Varela, Ekain Alegre Gil, Joanes Illarregi Marzol, Josu Sanjurjo Altzuri, Xabat Illarregi Marzol eta Xabi Maia Etxeberria. Saioa aurkezten Zigor Gartzia Arregi Zian ariko da.

Saioa igandean, azaroaren 16an izanen da, 17:30ean hasita Kulturgunean. Saiorako sarrerak aitzinetik bertsosarrerak.eus atarian zein egunean berean 16:00etatik aitzinera leihatilan erosten ahalko dira.

Igandean argituko da zein zortzi bertsolari ariko dira azaroaren 29ko finalean. Hiru finalaurrekoetako irabazleek zuzeneko txartela lortuko dute, eta horiekin batera finalaurrekoetan puntuazioa altuena duten bortz bertsolariak ere ariko dira. Eneko Lazkozek eta Julio Sotok dagoeneko lortua dute txartela, Agoizko eta Leitzako saioak irabazita. 

Oraingoz sailkapena horrela dago: 

  1. Julio Soto Ezkurdia (526.5)
  2. Eneko Lazkoz Martinez (508.5)
  3. Saioa Alkaiza Guallar (496)
  4. Ekhiñe Zapiain Arlegi (494)
  5. Sarai Robles Vitas (494.0)
  6. Eki Mateorena Zozaia (488.5)
  7. Julen Zelaieta Iriarte (458.5)
  8. Mikel Lasarte Cia (454.5)
  9. Kattin Madariaga Apaolaza (451,5)
  10. Endika Legarra Nuin (441)
  11. Patxi Castillo Graciarena (422.5)
  12. Jabi Lezaun Landa (418,0)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun