
Goiko taulan ageri diren kopuruak Nasuvinsak Donezteben duen bulegoaren bitartez eta Sakanako Mankomunitateak EZABU zerbitzuaren bitartez eskuratutakoak dira. Sistematikoki, TTIPI-TTAPAk urtero bildu eta argitaratu ditu herriz herriko datuak eta, fokua pixka bat luzatuta, alimaleko bilakaera ikusten da 2014-2024 urteen artean.
17.358.687 euro dirulaguntzetan eta 2.426 bizitegi zaharberrituak
Familien ekonomiarendako ez ezik, eraikuntza sektoreko enpresendako ere diru iturri garrantzitsua da azken urteotan bizitegiak birgaitzearen inguruan sortu dena. Hamar urteotan 2.426 bizitegi birgaitu dituzte eta horretarako 17.358.687 euroko dirulaguntza erdietsi da.
Ikusi hemen segidan urtez urteko bilakaera:
| Urtea | Zaharberritutako etxeak | Dirulaguntza |
|---|---|---|
| 2014 | 216 | 575.230 € |
| 2015 | 95 | 635.212 € |
| 2016 | 168 | 618.688 € |
| 2017 | 178 | 1.012.331 € |
| 2018 | 275 | 1.576.467 € |
| 2019 | 285 | 2.142.845 € |
| 2020 | 193 | 1.447.828 € |
| 2021 | 201 | 1.494.934 € |
| 2022 | 277 | 1.454.162 € |
| 2023 | 354 | 2.353.991 € |
| 2024 | 461 | 4.049.999 € |
Dirulaguntza eskaerak tramitatzeko edo informazioa eskatzeko Nasuvinsak Donezteben edo EZABUk Lakuntzan duen telefonoetara deitu eta hitzordua hartu behar da.