Arronizen bertan jokatutako Nafarroako Mendi Lasterketen Txapelketan taldeka laugarren postua lortu zuen Manttalek. Txapelketan A4xKm Beste Iruña taldea nagusitu zen gizonezkoen sailkapenean, Hiru Herri eta Aezkoa Kirol Elkartearen aitzinetik, eta Hiru Herri emakumezkoen sailkapenean nagusitu zen. Manttale laugarren gelditu zen Albisuk, Ibon Erdozainek (26. postua), Julen Errandoneak (26. postua), Anjeltxo Aranibarrek (57. postua) eta Oihan Pikabeak (59.postua) osatutako taldeari esker.
10 kilometroko lasterketan Mikel Elzaurdiak (4. postua), Haitz Telletxeak (12. postua), Juanra Pikabeak (23. postua), Patxi Pikabeak (36. postua) eta Mikel Aldazabalek (54. postua) parte hartu zuten.
Nafarroako Kopako sariak eskualdera
Horrekin batera, Nafarroako Kopako sariak banatu zituzten. Ainhoa Etxegarai beratarrak lehenengo saria irabazi zuen sailkapen absolutuan eta baita promesa mailan ere. Promesa mailan Luken Urtxegi igantziarrak lehen saria lortu zuen, eta Oihan Pikabeak lehenengoa. Gizonezkoen maila absolutuan, berriz, hirugarren postua lortu zuen Luken Urtxegik.