Eneko Aizagirre leitzarra eta Maddalen Jimenez beratarra eskualdeko bizkorrenak aurtengo Behobia-Donostian

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 10a

Argazkia: Goiena.

TTIPI-TTAPAren inguruko 138 lasterkarik osatu zuten atzo 60. Behobia-Donostia lasterketa. Eskualdekoen artean, gizonezkoetan, Eneko Aizagirre Lasarte leitzarra izan zen bizkorrena, eta emakumezkoetan, joan den urtean bezala, Maddalen Jimenez Andres beratarra. Ikusi albiste barrenean eskualdeko lasterkari guzien zerrenda eta bakoitzaren denborak.

Emakumezkoetan, aipatu bezala, Maddalen Jimenez Andres beratarra izan zen 20 kilometroko lasterketa osatzen eskualdeko bizkorrena. 1.24.01eko denbora eginda helmugaratu zen. Bigarren denborarik hoberena Amaia Etxarte Juanenea doneztebarrarena izan zen (1.37.24) eta hirugarrena Amaia Inda Jorajuria donamariarrena (1.37.33).

Maddalen Jimenez 158 dortsalarekin, aurtengo Behobia-Donostian lasterka. 

Gizonezkoetan, berriz, Eneko Aizagirre Lasarte leitzarrarentzat izan zen eskualdeko lasterkarien podiumeko goiko koska. 1.08.53ko denbora egin zuen eta sailkapen orokorrean 60. gelditu zen. Segundo bateko aldea baino ez zion atera bere ondotik helmugaratu zen Gwendal Larque Sanjurjo beratarrari (1.08.54). Aitor Aizkorbe Jimenez goizuetarrak osatu zuen eskualdekoen podiuma (1.11.42).


Eneko Aizagirre leitzarra atzo Behobia-Donostian lasterka.

Aizagirre atzo Donostian, etxekoekin, lasterketa bukatu ondotik. 

Oharra: Sakelakoan, beheitiko taula osorik ikusteko, paratu horizontalean. Bilaketa herriaren, denboraren, lasterkariaren izen-abizenen, kategoriaren, sexuaren... arabera egiten ahal da, beltzez ageri diren hitzetan klikatuta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun