Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2025

Leitzako saioa irabazita, Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalean izanen da Julio Soto

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 10a

Julio Sotok bere hamabigarren finalean kantatzeko sailkapena lortu zuen larunbatean Leitzan.

Leitzako kiroldegian egin zuten larunbatean Nafarroako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa. Julio Sotok irabazi zuen saioa, eta hala, Nafarroa Arenan jokatuko den finalerako txartela lortu du. 

Herri Aretotik kiroldegira lekualdatuta, 350 entzuleren aitzinean egin zuten larunbatean Leitzan Nafarroako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa. Sei bertsolari aritu ziren kantuan bertan: Julio Soto Ezkurdia, Patxi Castillo Graziarena, Mikel Lasarte Cia, Jabi Lezaun Landa, Sarai Robles Vitas eta Kattin Madariaga Apaolaza. Saioa aurkezten, Iratxe Legarra Nuin aritu zen. 

Ariketa puntuagarriak bukatuta, Julio Sotok bildu zuen punturik gehien, eta zuzeneko txartela lortu zuen finalerako. Horrela gelditu zen sailkapena: 

  1. Julio Soto Ezkurdia (526.5)
  2. Sarai Robles Vitas (494.0)
  3. Mikel Lasarte Cia (454.5)
  4. Kattin Madariaga Apaolaza (451,5)
  5. Patxi Castillo Graciarena (422.5)
  6. Jabi Lezaun Landa (418,0)

Leitzako saioan kantatu zuten sei bertsolariak. 

Bi finalaurreko jokatuta, bi saioetako irabazleek lortua dute finalerako txartela: Eneko Lazkozek eta Julio Sotok. Gainerako bertsolariek igandean Tafallan jokatuko den finalaurrekora itxaron beharko dute sailkatzen diren edo ez jakiteko. Igandeko saioaren faltan, horrela dago sailkapena. Kontuan hartu behar da, Tafallako irabazleak ere zuzenean lortuko duela finalerako txartela. 

  1. Julio Soto Ezkurdia (526.5)
  2. Eneko Lazkoz Martinez (508.5)
  3. Saioa Alkaiza Guallar (496)
  4. Ekhiñe Zapiain Arlegi (494)
  5. Sarai Robles Vitas (494.0)
  6. Eki Mateorena Zozaia (488.5)
  7. Julen Zelaieta Iriarte (458.5)
  8. Mikel Lasarte Cia (454.5)
  9. Kattin Madariaga Apaolaza (451,5)
  10. Endika Legarra Nuin (441)
  11. Patxi Castillo Graciarena (422.5)
  12. Jabi Lezaun Landa (418,0)

Tafallako saioa igandean izane nda, azaroaren 16an, eta bertan kantuan ariko dira Amaia Elizagoien Varela, Ekain Alegre Gil, Joanes Illarregi Marzol, Josu Sanjurjo AltzuriXabat Illarregi Marzol eta Xabi Maia Etxeberria.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun