ASTEBURUKO KIROL EMAITZAK

Lidergoa hartu du Errekako gizonezkoen eskubaloi talde nagusiak

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 10a

Errekako gizonezkoen eskubaloi talde nagusiak garaipen handia lortu zuen Zizurren eta sailkapen buruan bakarrik gelditu dira.

Emakumeak ere liderrarekin berdinduak daude eta futbolean, Doneztebek eta Gure Txokoak irabazi egin dute, Baztango bi taldeek berdindu eta Beti Gaztek eta Aurrerak galdu.

Doneztebeko Errekako gizonezkoen eskubaloi taldea ligako lider da. Doneztebarrek bezala, ligako lehen lau partidak irabaziak zituen Ardoi bisitatu zuten larunbatean eta garaipen handia lortu zuten beti zaila izaten den Zizurko kantxan. Errekako emakumeek eta BKTk ere garaipena lortu dute eta Doneztebeko emakumeak ere liderrarekin berdinduak daude. Futbolean ere, berri onak Donezteben. Talde nagusiak galdu gabe segitzen du Autonomikan, larunbatean ere Aimar Jabaleraren gol ikusgarri batek eman zien garaipena eta Baztanek liderrarekin berdindu zuela aprobetxatuz, lehen postu horretatik hurbilago daude orain. Gure Txokoak ere irabazi egin du, Baztango erregionaleko taldeak berdindu eta Beti Gaztek eta Aurrerak galdu. Errugbian, Elorrio liderraren derbia izan zuten Lekarozen, baina BRT Menditarrak taldeak meritu handiko berdinketa lortu zuen. Sarako Izarrak garaipena lortu zuen Mourenxen eta sailkapeneko goitiko postuetan segitzen du.

FUTBOLA

Nafarroako lehen maila autonomikoan

Baztan KE 2 (Aritz Maisterrena eta Mikel Ariztia)– CF Gazte Berriak Ansoain 2

Doneztebe FT 1 (Aimar Jabalera) – CD Ilunberri 0

Gipuzkoako gizonezkoen ohorezko mailan

Urola 4 - Beti Gazte 0

Nafarroako gizonezkoen erregionaleko lehen mailan

UD Mutilvera C 1 - Baztan KE B 1 (Xabier Lopez)

CD Lagun Artea 2 - Aurrera KE 0

Gipuzkoako gizonezkoen erregionaleko lehen mailan

Gure Txokoa 4 (Enaitz Portuk 2, Jokin Irazoki eta Gorka Aracues) – Ostadar SKT B 2

Nafarroako mutil jubenilen gorengo mailan

Doneztebe FT 3 (Jonan Etxebestek 2 eta Iraitz Zelaieta) – AD Mendillorri 2

CD Cantolagua 1 - Baztan KE 2 (Haritz Bidegain eta beraien atean)

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

Baztan KE B 2 (Julen Elizaintzin eta Unai Urrutia) – CD Inter de Pamplona 1

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailan

Gure Txokoa 4 (Gaizka Seinek 2, Peio Martikorena eta Peio Morate) – Antigua Luberri KE 2

Gipuzkoako mutil jubenilen gorengo mailan

Beti Gazte 0 – Kostkas CD B 0

Nafarroako neska jubenil-kadeteak

Beti Kozkor KE 0 - Baztan KE 2 (Lucia Baldanta eta Ainhoa Jubera)

Aurrera KE 4 (Eunate Belauntzaranek 2, June Lopez eta beraien atean) – UD Mutilvera B 0

Nafarroako mutil kadeteen lehen maila autonomikoan

FC Bidezarra 2 - Baztan KE A 6 (Josu Larriozek 2, Izai Urrutiak 2 eta Aitor Ripak 2)

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailan

CD Lezkairu A 1 - Baztan KE B 2 (Imanol Da Silvak eta beraien atean)

Doneztebe FT A 10 (Enaitz Goñi, Ekaitz Sein, Aimar Etxeberriak 4, Mattin Inda, Oier Rekarte, Unai Sarrias eta Anton Balda) – UCD Burlades B 2

JD San Jorge C 4 - Doneztebe FT B 6 (Aratz Retegi, Oinatz Elizalde, Peio Mariezkurrenak 2, Oihan Bañares eta Oinatz Ezkurra)

Aurrera KE 10 (Hodei Sagastibeltza, Unai Labaienek 4, Oihan Domintxin, Tasio Lizarraga, Etxahun Saralegi, Markel Mariñelarena eta Ander Rafael Freire) – CD Ardoi 0

Gipuzkoako mutil kadeteen ohorezko mailan

Beti Gazte 1 (Ibai Criado) – Oiartzun KE 4

Gipuzkoako mutil kadeteen lehen mailan

Martutene KE C 1 - Gure Txokoa 6 (Yasir El Ouafik 3, Xabier Perez, Jon Arostegi eta Markel Otxoteko)

Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailan

Gure Txokoa 0 – Mariño Real Union B 2

Nafarroako neska kadeteak

CD Huarte 0 - Baztan KE 1 (Irati Sansiñena)

Mulier FCN - Beti Gazte, gibeleratua.

SD Lagunak 1 - Aurrera KE 1 (beraien atean)

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailan

Gure Txokoa B 0 – Amara Berri KE 1

Pasaia KE B 0 - Gure Txokoa A 10 (Jon Martikorenak 2, Xabier Perez, Jon Lazkano, Lander Espin, M. Vega, Beñat Goñi, Xuban Lasaga, Ladis Matxiarena eta beraien atean)

Hondarribia FE 1 - Beti Gazte 7 (Julen Castrok 2, Oier Deskargak 2, Luka Rojo, Aratz Laka eta Amets Madariaga)

Nafarroako mutiko infantilen lehen mailan

Baztan KE A 3 (Bogdan Nauc, Julen Goñi eta Inaxio Murgia) – CD Valle de Egues B 1

CAD Irabia 2 - Doneztebe FT 0

Aurrera KE 5 (Juba Vicentek 4 eta Aiert Baraibar) – CD San Cernin B 2

Nafarroako mutiko infantilen bigarren mailan

CD San Ignacio 1 - Baztan KE B 1 (Gaizka Azkarraga)

Gipuzkoako infantil nesken lehen mailan

Gure Txokoa 0 – Añorga KKE 2

Nafarroako neska infantilak

Baztan KE 4 (Ariane Alzuri, Aiala Juanotena eta beraien atean 2) – CD Kirol Sport B 0

 

 

ESKUBALOIA

Gizonezkoen ligan

BM Ardoi A 29 - Erreka KE 31

Emakumeen ligan

Replasa Beti-Onak 25 - Erreka KE 28

BKT Baztango Kirol Taldea 30 – Uharte 24

Neska jubenilak ligan

Anaitasuna B 37 - BKT Baztango Kirol Taldea 26

Mutil jubenilak ligan

Cantolagua 47 - Erreka KE 27

Mutil kadeteak ligan

Erreka KE 29 – CB Burlada 25

Neska kadeteak ligan

Baztango BKT A 14 – BM Lizarreria A-Hielogel 35.

Anaitasuna B 33 - Erreka KE 8

Neska infantilak

Uharte A 35 - Aurrera KE A 10

Lekunberri Eskubaloia 18 - Aurrera KE B 15

BM Loyola B 26 - Baztango BKT 21

Erreka KE 31 – Uharte B 30

Mutiko infantilak

Gorraitz Valle de Egues B 23 - Erreka KE 41

Alebin mistoa

Atarrabia Beti-Onak C 7 - Baztango BKT A 9

Erreka KE atsedena

Neska benjaminak

Baztango BKT A 12 – BM Noain 4

 

ERRUGBIA

Gizonezkoak, Frantziako 3. maila erregionalean

US Mourenx 6 - Sarako Izarra 27

Gizonezkoak, euskal ligako lehen mailan

BRT Menditarrak 17 – Betsaide Elorrio RT 17

Euskal liga sub-18

Gabiria Txingudi-Baztan 10 – Gernika RT 43

Euskal liga sub-16

Txingudi-Baztan 90 – Gernika RT 5

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun