Legasako kirolaria hirugarren izan zen larunbatean Urnietan, baina ez du Espainiako txapelketarako txartelik eskuratu
Halere, lan eta ikasketa bikaina izan da Legasako judokarentzat, kontuan hartuz senior mailan lehiatu arren, oraindik ere juniorra dela. Aurten, Gaxuxa Zelaieta Iruñeko Larrabide Goi mailako zentroan entrenatzen ari da egunero. Errekan entrenatzaile izan duen Noelia Ariztiak dioenez, «oraindik ere, podium aunitzetan ikusiko dugu denboraldi honetan».