Belate eta Almandozko tunelak itxiko dituzte ortzegun arratsean Irungo noranzkoan

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 6a

Belateko tunelaren sarrera Arraizko Benten aldetik

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, Almandozko eta Belateko tunelean egin behar dituzten konpontze lanak tarteko, bidea itxia egonen da Irungo noranzkoan gaur ortzeguna 22:00etan hasi eta bihar 05:30era arte. Tarte horretan trafikoa Belateko errepide zaharretik desbideratuko dute. Iruñerako erreia, ordea, irekia egonen da normaltasunez. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun