Tokiko Komunikabideen Nafarroako Elkarteak, Nafarpresek, antolatutako jardunaldiak sektoreko profesionalak elkartu zituen.
Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskarako kontseilari eta lehendakariorde Ana Ollo Hualderen hitzaldiarekin abiatu zen jardunaldia. Ollok nabarmendu zuen tokiko hedabideek duten eginkizun funtsezkoa Nafarroako lurralde kohesioa eta identitatea bermatzeko.
Ondotik, solasaldia egin zuten Euskarabideko zuzendari Javier Arakamak, Cederna Garalur elkarteko lehendakari Arantxa Arregik eta Nafarpres elkarteko lehendakari Sandra Goldarazek. Hirurek azpimarratu zuten tokiko komunikabideek komunitatearen lotura sozial eta kulturala indartzeko duten garrantzia.
Nafarpres Sariketako sari banaketa
Erreportaje onenaren saria La Voz de la Merindadeko Endika Irisorentzat izan zen, elkarrizketa onenarena Guaixeko Erkuden Ruizentzat, argitalpen diseinurik onena ere Guaixerentzat izan zen, publizitate kanpaina onenaren saria Estudio Cayenarentzat, tokiko hedabideen argazki onena Izarbe Ibarreko Sandra Goldarazentzat eta kanpoko argazkigintza profesional onenaren saria, berriz, Diario de Noticiaseko Unai Beroizentzat.
Nafarpres sarien banaketaz aparte, Tokiko Prentsaren I. Eskola Lehiaketakoak ere banatu ziren. Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleei zuzendutako lehiaketa zen eta Beteluko Araxes Ikastetxe Publikoak, Añorbeko eskola publikoak, Otsagabiko eskualde eskolak eta Lizarra Ikastolak parte hartu dute.
Artikulu onenaren kategorian Añorbeko Silvia Astizentzat izan zen saria. Elkarrizketa onenarena berriz, Lizarra ikastolako Etxahun Larrinagarentzat.
