Bigarren saria ex aequo lortu zuten Irungo Xabier Arribas eta Berako Manolo Sanz margolariek, eta ehuna euro eskuratu zituzten. Bertako margolari onenari emandako 120 euroko saria Elizondoko Mila Estebanek eskuratu zuen. Epaimahaia Eduardo Zubikoa, Kasinoko presidenteak eta Tomas Sobrino, Xabier Soubelet eta Diana Iniesta margolariek osatu zuten.