Sei bertsolari ariko dira Bidarten kantuan: Aitor Servier Etxexuri, Elixabat Etxandi Goihenetxe, Karlos Aizpurua Etxarte, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Nahia Sasco Etxeberri eta Oier Urreizti Lafitte. Gaiak ematen Xalbat Altzugarai Etxeberri ariko da.
Lehen fasean lau saio izanen dituzte eta honako lana egin beharko dute bertsolariek:
- Binaka, gaia emanik, hiruna bertso zortziko handian.
- Binaka, gaia emanik, hiruna bertso zortziko ttipian.
- Binaka, gaia emanik, launa kopla lauko handian.
- Banaka, gaia emanik, bi bertso nahi den doinu eta neurrian.
- Ganbarako binakako lana: binaka, gaia emanik, hiruna bertso hamarreko ttipian.
Saioa 17:00etan izanen da Bidarteko antzokian eta sartzeak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian. egunean bertan ere salduko dira lehiatilan 16:00etatik aitzina, baldin eta aitzinetik interneten agortu ez badira.
Txapelketan eskualdeko bertze bi bertsolari ere ariko dira: Haira Aizpurua Ibargarai saratarra eta Lesakan errotutako Josu Txoperena Iribarren.