Beti Gaztek mistoan, emakumezkoetan eta gizonezkoetan taldea kantxaratuko du eta Amaiurrek emakumezkoetan bakarrik
Nafarroako sokatira txapelketa antolatu du aurten ere Nafarroako Herri Kirol Federazioak. Txapelketa mistoa azaroaren 8an, larunbatean 17:00etan hasita Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan jokatuko den jardunaldi bakarrean erabakiko da. 560 kiloko kategorian ariko dira zortzinaka eta Beti Gazte izanen da eskualdeko ordezkari bakarra. Lesakarrekin batera, Antsoain, Berriozar eta Txantrea lehiatuko dira mistoan.
Gizonezkoak zortzinaka (620 kilo) eta emakumeak seinaka (390 kilo) lehiatuko dira eta Antsoainen azaroaren 16an, igandean 11:30ean hasita eta Lesakan, azaroaren 22an, larunbatean 17:00etan hasita, jokatuko dituzte bi jardunaldiak. Lesakan, ligaxkako lehen bi sailkatuen arteko finalak jokatuko dituzte.
Gizonezkoetan, hiru talde bakarrik ariko dira: Beti Gazte, Berriozar eta Txantrea. Emakumezkoetan, aldiz, sei talde izanen dira: eskualdekoak bi izanen dira, Amaiur bat eta Beti Gazte. Beraiekin batera, Antsoain, Araxes, Berriozar eta Txantrea ariko dira.