Eskualdeko hainbat herritan eginen dituzte asteburuan Go!azen telesailaren aurrestreinaldiak

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 5a

Azaroaren 9an hasiko da Go!azen telesailaren hamabigarren denboraldia. Bada, hori baino lehen, asteburu honetan, lehenbiziko kapitulua herrian bertan ikusteko aukera izanen dute eskualdeko hainbat haur eta gaztetxok. 

Azaroaren 7an, ortziralea:
  • Beran 17:30ean izanen da Kultur Etxean.Sarrera debalde izanen da baina 17:00etatik aitzinera hartu beharko da Kultur Etxean.
  • Elizondon 18:00etan izanen da Arizkunenean.
  • Areson Eskoletxean elkartuko dira 18:00etan.
  • Leitzan Herri Aretoan 18:30ean izanen da emanaldia.
  • Goizuetan 18:30ean izanen da emanaldia herriko etxeko ganbaran.
  • Donamarian 19:00etan izanen da erabilera anitzeko gelan.
  • Donezteben Lekueder zineman izanen da emanaldia 19:00etan.
  • Lesakan 21:00etan elkartuko dira Harriondoan. 
  •  
Azaroaren 9an, igandea: 
  • Arantzan 17:30ean eskolako gimnasioan izanen da hitzordua. 
Azaroaren 10ean, astelehena: 
  • Aurtizko besten barrenean 19:00etan izanen da emanaldia frontoian.

Azaroaren 13an, ortzeguna: 

  • Etxalarren 18:00tan Pello Apezetxea Kulturgunean.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun