Baztan-Bidasoaldetik autobusa
Bilbora joanen den autobusa Elizondotik 14:30ean aterako da, Doneztebetik 15:00etan, Lesakatik 15:15ean eta Beratik 15:30ean. Bueltako autobusa, berriz, 20:30ean izanen da. Autobusean joan nahi duenak aitzinetik eman beharko du izena. Horretarako zerrendak Intza ostatuan, (Elizondo), Altxuko dendan (Erratzu), Errekalde ostatuan (Bera) eta Arrano ostatuan (Lesaka) daude. Nahiago duenak lotura honetan ere ematen ahal du izena.
Leitzaldetik autobusa
Larraun-Lekunberritik 14:00etan aterako da autobusa eta Leitzatik 14:30ean. Bilbotik bueltako autobusa 20:30ean izanen da. Kasu honetan, izena emateko zerrendak Goizuetako Amaia kafetegian eta Leitzako Torrea tabernan eta Maimur eta Astiz liburu dendetan daude. Nahiago duenak lotura honetan ere egiten ahal du.
Autobusean joan-etorria egitearen alde, ikasleek eta langabeek bortz euro ordaindu beharko dituzte eta gainerakoek hamar euro. Bertzalde, antolatzaileek jakinarazi dutenez, ordutegian edo autobus geltokian aldaketarik baldin bada, posta elektronikoz emanen dute horren berri. Manifestazioa, berriz, 17:30ean hasiko da Bilboko La Casilla paretik.