Anzizar doneztebarra eta Goñi eta Zubieta beratarrak txapeldun suertatu dira; Elizegi goizuetarra, Zabaleta leitzarra eta Alberro iturendarra txapeldunorde
Umeen finalean, Bortzirietako Goñi eta Zubieta beratarrek 18-17 irabazi zieten Goizuetako Umore Onako Elizegiri eta Leitzako Aurrerako Zabaletari.
Nesken finalean, Zaramagako Lopez de Okariz eta Ozaetak 18-12 irabazi zieten Ados pilota elkarteko Dunixe Alberro iturendarrari eta Ziotzako Arrutiri.
Gaztetxoen finalean, berriz, Naiarako Paraguayo VII.ak eta Errekako Iker Anzizar doneztebarrak 18-9 irabazi zieten Behar Zanako Zufiriari eta Leitzako Aurrerako Ugartemendiari.

Horietaz gain, eskualdeko pilotaririk gabe, haurren finalean Eizagirrek eta Labakak (Behar Zana-Ataun) 18-7 irabazi zieten Areitiori eta Madariagari (Lagun Onak-Markina); gazteen mailan, Nazabalek eta Artetxek (Larraun-Ilunpe) 22-16 irabazi zieten Muruari eta Ormaetxeari (Intxurre-Lapke), eta helduetan, Matak eta Iruritak (Beti Onak) 22-12 irabazi zieten Barbarejori eta Alduntzini (Beti Onak-Zugarralde).