Aurtengo Gora-Gora Fest kultur zikloak haurrentzako ipuin kontaketak, familientzako antzerki saioak, familia bestak, haurrentzako ipuin musikalak, gazte eta helduentzako antzerki lanak eta familientzako magia ikuskizunak eskainiko ditu, azaroaren 7tik abenduaren 14ra bitarte.
Eskualdeari dagokionez, ortzirale honetan, azaroaren 7an, Erratzun eta Igantzin izanen dira saioak. Erratzun Altxor Kutxaren bila haurrentzako ikuskizuna izanen da Lixutegian 17:00etan. Igantzin berriz, 14 urtetik gorako gaztetxoentzako eta helduentzako Ez dakizu nola tratatu? Azalduko dizut antzerkia izanen da Eskoltzarrean 19:00etan.
Biharamunean, azaroaren 8an, Zugarramurdin izanen du segida egitarauak Ez dakizu nola tratatu? Azalduko dizut antzerkiarekin. 17:00etan izanen da Zugarramurdiko Sorginen Museoko auditorioan 17:00ean.
Azaroaren 30ean, berriz, Festa Fiesta Party Party bakarrizketa taularatuko dute Areson. 14 urtetik gorako gaztetxo eta helduentzako ikuskizuna izanen da udaletxeko erabilera anitzeko gelan 18:30ean.
Eskualdeko hitzorduetan azkena abenduaren 11n eginen dute Iruritan. Ez dakizu nola tratatu? Azalduko dizut. Antzerkia Iruritako Gizarte Bilgunean izanen da 17:00etan.
Emanaldi guztiak euskaraz izanen dira eta sarrera debalde izanen da.