Canabalek eta Apeztegiak irabazi dute Nafarroako kluben arteko eskuz binakako pilota txapelketa ohorezko mailan

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 3a

Nafarroako kluben arteko eskuz binakako txapeldun eta txapeldunordeak larunbatean Tafallan. Ohorezko mailan, Oberenako Canabal eta Apeztegia izan ziren txapeldun eta bigarren mailan, Aurrerako Sagastibeltza eta Goikoetxea.

Bigarren mailan ere txapeldun suertatu dira Leitzako Aurrerako Mikel Sagastibeltza eta Eñaut Goikoetxea

Nafarroako Euskal Pilota Federazioak antolatutako Nafarroako kluben arteko eskuz binakako pilota txapelketako finalak jokatu dituzte azaroaren 1ean Tafallako Ereta pilotalekuan. Ohorezko maila nagusian, Oberena elkarteko Oian Canabal igantziarrak eta Unax Apeztegia elizondorrak jantzi dute txapela, Sarasibar eta Balerdi taldekideei 22-13 irabazita.

Oian Canabal igantziarra pilota jotzeko prest finalean, Apeztegia bizkarzain eta Balerdi begira dituela.

 

Lehen mailako finalean, Zugarralde elkarteko Enaitz Ansó oronoztarrak eta Alduntzinek 11-22 galdu zuten Lagunak elkarteko Arribillagaren eta Oskozen kontra.

Bigarren mailako finalean, Leitzako Aurrerako Mikel Sagastibeltzak eta Eñaut Goikoetxeak 22-5 irabazi zieten Beti Onak elkarteko Mariezkurrenari eta Fernandezi.

Hirugarren mailako finalean, azkenik, Ultzamako Otxandorenak eta Landiribarrek 22-12 irabazi zieten Beti Onakeko Ibarrari eta Bidaurretari.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun