Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2025

Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalerako txartela lortu du Eneko Lazkozek

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 3a

Agoizko saioa irabazita Nafarroa Arenako finalean kantatuko du Eneko Lazkozek.

Larunbatean egin zuten Agoitzen Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa Agoitzen. Eneko Lazkozek irabazi zuen saioa eta finalerako txartela lortu du. 

190 entzuleren aitzinean egin zuten larunbatean Agoizko saioa. Sei bertsolari aritu ziren kantuan: Eneko Lazkoz Martinez, Saioa Alkaiza Guallar, Eki Mateorena Zozaia, Ekhiñe Zapiain Arlegi, Endika Legarra Nuin eta Julen Zelaieta Iriarte. Gaiak jartzen Zigor Gartzia Arregi Zian aritu zen.

Sei bertsolariek ale ederrak utzi zituzten, eta azkenerako horrela gelditu zen sailkapena:

  1. Eneko Lazkoz Martinez (508,5)
  2. Saioa Alkaiza Guallar (496)
  3. Ekhiñe Zapiain Arlegi (494)
  4. Eki Mateorena Zozaia (488,5)
  5. Julen Zelaieta Iriarte (458,5)
  6. Endika Legarra Nuin (441)

Agoizko saioko gai jartzailea eta bertsolariak.

Saioa irabazita, azaroaren 29an Iruñean jokatuko den finalean izanen da Eneko Lazkoz. Gainerako bertsolariek finalaurrekoan bukatu arte esperatu beharko dute txartela lortuko duten ala ez jakiteko. 

Bigarren finalaurrekoa larunbat honetan jokatuko da Leitzako Herri Aretoan eta hirugarrena, eta azkena, azaroaren 16an Tafallan. 

Bietarako zein finalerako sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun