Nafarroako kluben arteko eskuz binakako pilota txapelketaren finalak jokatuko dituzte azaroaren 1ean Tafallan

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 31

Oberenako Oian Canabal igantziarrak eta Unax Apeztegia elizondoarrak berriz ere txapeldun izateko aukera dute.

Nafarroako Euskal Pilota Federazioak antolatutako Nafarroako kluben arteko eskuz binakako pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte azaroaren 1ean, larunbatean 17:00etan hasita, Tafallako Ereta pilotalekuan. Hiru kategorietako finalak jokatuko dituzte eta hiruetan izanen dira eskualdeko pilotariak.

Hiru mailatan izanen dira eskualdeko pilotariak eta ohorezko mailan, bikote eginez, berriz ere txapeldun izateko aukera dute Canabal igantziarrak eta Apeztegia elizondoarrak

Lehen mailako finalean, Zugarralde elkarteko Enaitz Ansó oronoztarra eta Alduntzin, Lagunak elkarteko Arribillagaren eta Oskozen kontra ariko dira.

Bigarren mailako finalean, Leitzako Aurrerako Mikel Sagastibeltza eta Eñaut Goikoetxea, Beti Onak elkarteko Mariezkurrenaren eta Fernandezen kontra ariko dira.

Ohorezko maila nagusian, azkenik, Oberena elkarteko Oian Canabal igantziarra eta Unax Apeztegia elizondoarra, Sarasibar eta Balerdi taldekideen kontra arilo dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun