Sei bertsolari ariko dira kantuan bihar: Ekhiñe Zapiain Arlegi beratarra, Eki Mateorena Zozaia leitzarra, Endika Legarra Nuin, Eneko Lazkoz Martinez, Julen Zelaieta Iriarte beratarra eta Saioa Alkaiza Guallar. Gai jartzaile lanetan Zigor Gartzia Arregi Zian ariko da.
Honako lana osatu beharko dute bertsolariek:
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
- Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian.
- Ganbarako lanean banaka lehen puntua emanda hiruna bertso zortziko txikian eta banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den neurrian eta doinuan.
Aitzineko fasearekin alderatuta, bertsolari bakoitzak bi bertso gehiago kantatu beharko ditu, 15 denera.
Saioko irabazlea zuzenean sailkatuko da azaroaren 29an Iruñean jokatuko den finalera. Gainerako bortzek fasea bukatu arte esperatu beharko dute finalerako txartela lortuko duten ala ez jakiteko.
Sarrerak eskuragarri daude bertsosarrerak.eus atarian, eta Interneten agortuko ez balira, 16:00etatik aitzinera ere erosteko aukera izanen da Agoizko Kultur Etxean bertan.
Hiru finalaurreko jokatuko dituzte denera: azaroaren 8an eginen dute hurrengoa Leitzan eta azaroaren 16an azkena Tafallan. Hurrengo finalaurrekoa Leitzan jokatuko duteazaroaren 8an eta azkena Tafallan azaroaren 16an.