Gorraizen elkartu ziren atzo Bazkideen Eguna ospatzeko 416 lagun. Mezarekin hasi zuten eguna, eta Juan Zabala eta Ramon Apezetxeak eman zuten, Haritz Sagaseta tenorea lagun zutela. Ondotik, Inazio Goienetxe elkarteko lehendakariak ere hartu zuen hitza ekitaldian. Aurten hildako bazkideak oroitu zituen, baita elkartearen ordezkari ziren hiru bazkide ere: Martin Urrutia saldiastarra, Paula Etxeberria beratarra eta Ramon Jauregi amaiurtarra. «Diotenez hildakoen bizitzak haien oroimenak bizirik dirauena irauten omen du. Gure oroitzapena guztientzat, bazkideentzat eta ordezkarientzat».
Aurten omendutako bazkideak
Lehendabiziko omendua Ramon Apezetxea apaiza izan zen, «urte hauetan egindako langatik». Gero, 65 urte ezkonduta bete dituzten bikote bat omendu zuen elkarteak: Oizko Eugenio Ariztegi Iribarren eta Maria Jesus Arozena Iribarren. 60 urte ezkonduta bete dituzten bertze bikote bat ere omendu zuten: Elizondoko Juan Angel del Mora Urtasun eta Maria Isabel Ariztegi Ariztegi.
50 urte ezkonduta bete dituzten 26 bikote ere omendu zituzten: Maria Luisa Pierola Etxabarri eta Juan Isaak Altzugarai Martiarena almandoztarrak; Francisco Irurueta Goienetxe eta Milagros Mitxelena Elizalde almandoztarrak; Miguel Mari Altzuri Maiz eta Kotxita Ordoki Leitza aranztarrak; Miguel Bikuña Zugarramurdi eta Maria Jose Arregi Etxepare beratarrak; Julian Azpiroz eta Teresita Nazabal doneztebarrak; Maria Baztarika Baleztene eta Miguel Ramon Deskarga Elizalde eratsundarrak; Jose Maria Yugueros Velasco eta Mari Karmen Lareki Cadenas; Jose Maria Cordoba Rekarte eta Ana Maria Arrosamena Irigoien erratzuarrak; Martin Mariezkurrena Mariezkurrena eta Felipa Perotxena Perotxena ezkurrarrak; Antton Eskudero Perurena eta Gloria Zugarramurdi Aizpuru goizuetarrak; Angel Manterola Etxeberria eta Maria Pilar Zelaieta Lastiri igantziarak; Fermin Azpiroz Martinikorena eta Asunción Pérez Garcia leitzarrak; Ildefonso Sagatibeltza Rekondo eta Maria Dolores Juantorena Baleztena leitzarra; Begoña Muñoa Etxezarreta eta Antonio Bengoa Cantabrana leitzarrak; Maria Jesus Etxeberria Garciarena eta Juan Bautista Zestau Zestau lelitzarrak; Miguel Mari Aldaia Iribarren eta Sagrario Zabaleta Zabaleta leitzarra; Francisco Javier Petrirena Arretxea eta Maria Cruz Gorosterrazu Elizalde sunbildarrak; Itziar Berazabi eta Andrew Smith sunbildarrak; Jose Maria Juanikorena Indakoetxea eta Rosa Maria Santesteban Eskudero zubietarrak; Mari Carmen Elizalde Elizalde eta Santiago Hualde Indakoetxea zubietarrak; Tomasa Mutuberria Baleztena eta Juan Antonio Babace Juanikorena zubietarrak eta Maria Jesus Baleztena Baleztena eta Luis Maria Esarte Balda zubietarrak.
Bikoteez aparte, 85 urte bete dituzten 23 bazkide ere omendu zituzten atzoko ekitaldian: Agustina Errandonea Unsain; Teresa Telletxea Hernandorena; Andres Landa Arraztoa; Fermin Urrutia Irigoien; Jose Luis Lasarte Etxeberria; Agustin Leonis Babaze; Maria Rosario Aranburu Agirre; Mikaela Mikelperizena Endara; Juanita Dendarieta Larraia; Maria Isabel Saharrea Ariztizabal; Maria Teresa Bizkarrondo Labandibar; Rita Narbarte Loiarte; Lolita Ariztegi Etxenike; Cloti Iñigo Ariztegi; Jose Maria Urbistondo Plazaola; Francista Urkiola Zestau; Manoli Olaetxea Iturbe; Joaquin Illarregi Karrikaburu; Francisco Apeztegia Arretxea; Nieves Etxeberria Aguerre; Justa Ibarra Agerralde; Martin Jose Barrenetxe Galainea eta Sebastian Indakoetxea Mutuberria.
Omenaldiez aparte, bazkideek bazkari ederraz gozatu zuten, eta ondotik Jose Angelen doinuekin aritu ziren kantuan eta dantzan.