Zazpi pilotarik eman dute izena eta larunbat arratsaldean, Albiasu narbartearrak eta Muruaga urruñarrak jokatuko dute lehen norgehiagoka eta igande arratsaldean bertze bi jokatuko dituzte Ezkurra pilotalekuan
Lehen jardunaldia azaroko lehen asteburuan jokatuko dute, bertze norgehiagoka guztiak bezala. Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan.
Azaroaren 1ean, larunbatean 16:30ean, Albiasu narbartearra eta Muruaga urruñarra izanen dira aurrez aurre, A taldeko partida bakarrean. Milafrangako Leparouxek atseden izanen du.
Azaroaren 2an, igandean 15:00etan hasita, B taldeko bi partida jokatuko dituzte. Lehenik, Iriarte narbartearra, Karrikaburu azkaindarraren kontra ariko da eta, segidan, Gogorza azkaindarra, Zabala oiartzuarraren kontra.