Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2025

Osatu dituzte Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 29a

Igandean bukatu zen Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen faseko azken saioa. Lehen fasea bukatuta, beraz, erabakita gelditu dira zein hemezortzi bertsolarik kantatuko duten finalaurrekoetan. 

Azaroaren 1ean Agoitzen, azaroaren 8an Leitzan eta azaroaren 16an Tafallan jokatuko dituzte finalaurrekoak. Saioz saio honako sei bertsolari ariko dira saio bakoitzean:

Larunbatean, azaroaren 1ean, jokatuko dute lehen finalaurrekoa Agoizko Kultur Etxean 17.30ean. Bertan, Ekhiñe Zapiain Arlegi, Eki Mateorena Zozaia, Endika Legarra Nuin, Eneko Lazkoz Martinez, Julen Zelaieta Iriarte eta Saioa Alkaiza Guallar ariko dira kantari. Aurkezten Zigor Gartzia Arregi Zian ariko da.

Azaroaren 8an, Leitzako Herri Aretoan eginen dute saioa 17:30ean. Honako sei bertsolariak ariko dira kantuan: Jabi Lezaun Landa, Julio Soto Ezkurdia, Kattin Madariaga Apaolaza, Mikel Lasarte Cia, Patxi Castillo Graziarena eta Sarai Robles Vitas. Aurkezten Iratxe Legarra Nuin ariko da. 

Azaroaren 16an jokatuko dute azken finalaurrekoa Tafallako Kulturgunean.  Amaia Elizagoien Varela, Ekain Alegre Gil, Joanes Illarregi Marzol, Josu Sanjurjo Altzuri, Xabat Illarregi Marzol eta Xabi Maia Etxeberria.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun