Autobusez joanen dira bazkideak Gorraizera eta 11:00etan elkartuko dira bertan. 12:00etan meza santua eginen dute hildako bazkideen omenez. Ondotik, platinozko, urrezko eta diamantezko ezteiak eta 85 urte betetzen dituztenak omenduko dituzte. Argazkiak egin ondotik, bazkaltzera joanen dira.
Bazkaritarako menu goxoa izanen dute: marisko krema; baserriko arrotzzea 62 gradutan, Ultzamako onddoekin eta apar trufatuarekin; legatza parrillan, patata krematsua, plankton zukua eta emultsio zitrikoa; Nafarroako bildots errea Tuterako kukuluekin eta parmentierrarekin eta pantxineta Ultzamako gaztanbera izozkiarekin eta Maria gailetekin. Edateko ardoa, ura eta cava izanen dituzte eta kafea edo infusioa eta likore kopa ere izanen dituzte,
Bazkalondoan dantzaldia izanen dute eta 20:00etan hartuko ditu itzulerako autobusa.