Antzinen bertan egin zen Ikatz lasterketa laburragoan Hodei Lujanbio goizuetarra nagusitu zen
24 kilometroko Betagarri Trail lasterketa irabazteko ordubete, 55 minutu eta 29 segundo behar izan zituen Urko Herranek. Ia hiru minutu gehiago behar izan zituen Aimar Otxoteko lesakarrak (1.58.11). Bi ordutik beheiti ibili ziren bakarrak izan ziren. Antzineko Ander Amezketak osatu zuen podiuma (2.01.04). Emakumeen artean, Gaikar taldeko Lola Oiarzabal izan zen bizkorrena.
15 kilometroko Ikatz lasterketa, berriz, Osin Trail taldeko Hodei Lujanbiok irabazi zuen, ordubete, 11 minutu eta 50 segundoko denborarekin. Ia hiru minutuko aldea atera zion Aritz Barberiari (1.14.37) eta hiru minutu baino gehiagokoa hirugarren izan zen Txurregi taldeko Aitor Perezi (1.14.59).
Zortzi kilometro eta erdiko Txiki Trail lasterketan, Hiru-Herri taldeko Atarratze Rota (37.15) etaLea La Blanca taldeko Nerea Calvo (45.31) nagusitu ziren.