Mitxeo doneztebarra ere binakako erremonte profesionaleko txapelketako finalean izanen da

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 27a

Zeberio II.a eta David Mitxeo doneztebarra hamabi tantogatik nagusitu ziren larunbatean Matxin III.aren eta Ionen kontrako finalerdietako itzulerako partidan, Irunberrin. Urdinek, joanekoan, tanto bakarragatik irabazi zuten.

Zeberio II.a rekin batera 35-23 irabazi zien Matxin III.ari eta Ioni Irunberrin eta azaroaren 1ean Luzaiden Otxandorenaren eta Otanoren kontra jokatuko dute finala

Euskal Jai Erremonte Fundazioak eta E•remonte Iruña enpresak antolatutako binakako erremonte profesionaleko txapelketa Reino Gourmet Sari Nagusiko finala azaroaren 1ean jokatuko dute Luzaiden Eloi Otxandorena doneztebarrak eta Otanok, Zeberio II.aren eta David Mitxeo doneztebarraren kontra. Larunbatean Irunberrin jokatu zuten bigarren finalerdiko itzulerako partida eta Zeberio II.ak eta David Mitxeo doneztebarrak 35-23 irabazi zieten Matxin III.ari eta Ioni. Joanekoan, tanto bakarragatik irabazi zuten azken hauek, beraz, bigarren partida alde handiagoarekin irabazita lortu dute finalera sailkatzea Zeberio II.ak eta Mitxeok.

Irunberriko jaialdiko lehen partidan, Mikel Mikelarena oiztarrak eta Agirrezabalak 30-22 irbazi zieten Xuban Iturregi iruritarrari eta Baztani.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun