Indarkeria matxista bizi duten edo bizi izan duten emakumeendako espazio egonkorra

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 24a

Baztango, Malerrekako eta Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak indarkeria matxista bizi duten edo bizi izan duten emakumeendako espazio egonkorra eskaintzen dute. Indarkeria matxista bizi duten edo bizi izan duten emakumeak animatu dituzte «gune seguru» horretan parte hartzeko. 

Baztango, Bortzirietako eta Malerrekako Berdintasun Zerbitzuak indarkeria matxista bizi duten edo bizi izan duten Baztango, Bertizaranako, Bortzirietako, Malerrekako eta Xaretako emakumeei musikoterapia lantegia egiteko aukera ematen die. Iaz pausu bat gehiago eman eta gune egonkorra sortu zuten eta aurten ere bide berdinetik segitu dute emakumeei «elkarrekiko laguntza, harrera eta saretze gune seguru bat» sortuz. 

Hezitzaileak diren saioak indarkeria matxistan aditua den Mirentxu Ziaurriz Vidal hezitzaileak gidatzen ditu, eta saioa terapeutikoak, berriz, Haizea Loira Matxiñena musikoterapeutak. Saioak egiten dituzten bitartean, adin txikikoak psimokotrizista den Lara Filguierarekin egoten ahal dira. 

Espazio egonkorraren inguruko informazio gehiago, adin txikikoen zaintza zerbitzua edo garraio zerbitzua eskatzeko bide hauek erabiltzen ahal dira:

  • Baztan: Gizarte Zerbitzuetan, osasun zentroan, eta Berdintasun Zerbitzuan (613 00 36 34) 
  • Malerreka: Malerrekako Mankomunitatean, osasun zentroan eta Berdintasun Zerbitzuan (621 12 06 20) 
  • Bortziriak: Gizarte Zerbitzuetan, osasun zentroan eta Berdintasun Zerbitzuan (722 69 30 78)
  • Hazi terapia zentroan: 655 74 76 95 (Haizea). 

Berdintasun Zerbitzuak Indarkeria matxista bizi edo bizi izan baduzu gune seguru honetan parte hartzera animatzen nahi ditu: «Egoera honetan dagoen inguruko emakumeren bat ezagutzen baduzu, faborez, eskaini iezaiozu informazio hau. Kontua izan, salaketa judiziala ez dela beharrezkoa». 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun