Eztabaidak sortu izan ditu ordu aldaketak, eta udako eta neguko ordu aldaketak kentzea proposatu izan du Europako Batzordeak. Hala ere, 2026ra arteko udako ordutegiaren aldaketak zehaztuak dituzte Europatik: 2026an martxoaren 29an hasiko da udako ordutegia eta urriaren 25ean bukatu.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak aste honetan gaia berriz mahai gainean paratu du eta ordua aldatzeak «ez duela zentzurik» erran du. Bere hitzetan, «dagoeneko ez du energia aurrezten laguntzen eta jendearen osasunean eta bizimoduan eragin negatiboa du».