Jose Antonio Apezetxea goizuetarra da Berako eta Lesakako apez berria

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 24a

Jose Antonio Apezetxea Eskudero goizuetarra da Berako eta Lesakako apez berria.

Azken hamahiru urteotan Bortzirietan izan den David Galarza Arano, Areso, Goizueta eta Leitzan da orain.

Jose Antonio Apezetxea Eskudero goizuetarra da Berako eta Lesakako apez berria, baita Donamariako karmeldarren kapilaua ere. Azken hamar urtetan Sakana aldean apez izan ondotik, joan den astean hasi zen. Azken 13 urtetan lan hori bete duen David Galarza Fernandez, berriz, Urumealdea, Leitzaldea eta Larraun eta Imotz aldeko apez izanen da orain, tartean, Aranon, Areson, Goizuetan eta Leitzan.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun