Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2025

Los Arcosen eginen dute igandean Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen faseko azken saioa

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 24a

Igande honetan bukatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen fasea Los Arcosen. Sei bertsolari ariko dira kantuan, tartean Joanes Illarregi leitzarra, Kattin Madariaga aranztarra eta Xabi Maia elizondoarra. 

Los Arcoseko Kultur Etxean jokatuko dute saioa 17:30ean eta sei bertsolari ariko dira kantuan: Ekain Alegre Gil, Joanes Illarregi Marzol leitzarra, Kattin Madariaga Apaolaza aranztarra, Mikel Lasarte Cia, Saioa Alkaiza Guallar eta Xabier Maia Etxeberria elizondoarra.  Gaiak ematen Ander Aranburu Arriola ariko da. 

Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian; egunean bertan ere salduko dira leihatilan, 16:00etatik aitzinera, baldin eta aitzinetik Interneten agortzen ez badira. 

Igandeko saioa bukatzean jakinen da zein hemezortzi bertsolari sailkatuko diren finalaurrekoetara. Eneko Lazkozek, Julio Sotok eta Xabat Illarregik dagoeneko lortu dute bertarako txartela beren saioak irabazita. Puntuazioaren arabera, berriz, matematikoki dagoeneko sailkatuta daude: Endika Legarra, Sarai Robles, Josu Sanjurjo, Ekhiñe Zapiain, Saats Karasatorre, Julen Zelaieta, Amaia Elizagoien, Jabi Lezaun eta Eki Mateorena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun