Zeberio II.a eta David Mitxeo doneztebarra, Matxin III.aren eta Ionen kontra ariko dira, azaroaren 1ean Luzaiden Otxandorenaren eta Otanoren kontra jokatzeko txartelaren bila
Irunberriko jaialdiko lehen partidan, Mikel Mikelarena oiztarra eta Agirrezabala, Xuban Iturregi iruritarraren eta Baztanen kontra ariko da.
Euskal Jai Erremonte Fundazioak Zangoza aldean antolatzen dituen jaialdi guztietan bezala, sarreran biltzen den dirua Zangoza aldeko haur eriak biltzen dituen ANECS elkartera bideratuko dute.