Errekako Gaxuxa Zelaieta judoka Nafarroako txapeldun

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 21a

Errekako Gaxuxa Zelaieta judoka legasarra Nafarroako txapeldun, larunbatean Mendillorriko podiumeko goitiko koxkan.

57 kiloz beheitiko senior txapelketa irabazi zuen legasarrak larunbatean Mendillorrin eta azaroaren 1ean Urnietan jokatuko den ipar sektorerako sailkatu da

Nafarroako senior mailako judo txapelketa jokatu zen urriaren 18an Mendillorrin. Errekako Gaxuxa Zelaieta Eulate judoka legasarrak 57 urtez beheitiko kategorian hartu zuen parte eta Nafarroako txapeldun suertatu zen, Iruñeko Club Natación taldeko arerioa menperatuta. Honela, Nafarroako txapeldun izanik, azaroaren 1ean Urnietan jokatuko den ipar sektoreko txapelketan parte hartzeko sailkatu da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun