Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2025

Xabat Illarregik irabazi du Nafarroako Bertsolari Txapelketako hirugarren saioa

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 20a

Xabat Illarregi leitzarrak bildu zuen puntu gehien larunbatean Iruritan

Larunbatean jokatu zuten Iruritako Gizarte Bilgunean Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehenengo faseko hirugarren saioa. Xabat Illarregi leitzarra nagusitu zen eta finalaurrekoetarako zuzeneko txartela lortu du. 

Saiorako sarrera denak agortuta, 180 lagun bildu ziren Iruritan bertsolarien jarduna aditzera. Sei bertsolari aritu ziren kantuan: Amaia Elizagoien Varela baztandarra, Julen Zelaieta Iriarte beratarra, Xabat Illarregi Marzol leitzarra, Endika Legarra Nuin eta Patxi Castillo Graciarena beratarra. Gaiak ematen Ainhoa Larretxea Agirre beratarra aritu zen. 

Ariketa puntuagarriak jokatuta, Xabat Illarregirentzat izan zen lehen postua, eta hala, azaroaren 16an Tafallan jokatuko den saiorako txartela lortu zuen. 

Horrela gelditu zen sailkapena: 

  1. Xabat Illarregi Marzol: 365,5
  2. Endika Legarra Nuin: 349,5
  3. Josu Sanjurjo Altzuri: 336
  4. Julen Zelaieta Iriarte: 321
  5. Amaia Elizagoien Varela: 320,5
  6. Patxi Castillo Graziarena: 296,5

Lehen hiru saioak jokatuta, dagoeneko finalaurrekotarako zuzeneko txartela lortu dute Eneko Lazkozek , Julio Sotok eta Xabat Illarregik . Hurrenez hurren Agoitzen azaroaren 1ean, Leitzan azaroaren 8an eta Tafallan azaroaren 16am ariko dira. Puntuazioari begira, hauxe da lehen hiru saioak jokatuta sailkapena. Lehen hamabi bertsolariak matematikoki sailkatu dira hurrengo faserako. 

Sailkapena Bertsolaria Puntuazioa
1 Xabat Illarregi Marzol 365
2 Eneko Lazkoz Martinez 357
3 Julio Soto Ezkurdia 353
4 Endika Legarra Nuin 349,5
5 Sarai Robles Vitas 338,5
6 Josu Sanjurjo Altzuri 336
7 Ekhiñe Zapiain Arlegi 329,5
8 Saats Karasatorre Martinez 328,5
9 Julen Zelaieta Iriarte 321
10 Amaia Elizagoien Varela 320,5
11 Jabi Lezaun Landa 309
12 Eki Mateorena Zozaia 301,5
13 Patxi Castillo Graziarena 296,5
14 Egoitz Gorosterrazu Elizagoien 293,5
15 Idoia Granizo Uribarrena 291
16 Urko Gartzia Aleman 287
17 Beñat Astiz Isasi 285,5
18 Aitor Irastortza Arrizurieta 283

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun