Doneztebeko Erreka elkarteak laugarren urtez antolatutako Bortz kirol txapelketa azaroko lehen asteburuan abiatuko da, azaroaren 1ean eta 2an. Lehen hiru edizioetako txapelduna, Eiheralarreko Jerome Karrikaburu, ez da ariko, baina bertze zazpi pilotarik konfirmatua dute parte hartzea dagoeneko: David Albiasu (Narbarte), Xan Karrikaburu (Azkaine), Andoni Zabala (Oiartzun), Julen Iriarte (Narbarte), Lionel Leparoux Gogorza (Milafranga), Txema Gogorza (Azkaine) eta Jon Muruaga (Urruña). Erreka elkarteak adierazi duenez, «zortzigarren pilotariarentzat oraindik bada tokia!».