HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAK
BAZTANGO IKASTETXEAK
- Almandoz: Hiru maisu-maistrek eta hezkuntza laguntzako espezialista batek egiten dute lan, eta horietatik bik egin zuten atzo greba. Zuzendariak ere deialdiarekin bat egin zuen, baina legeak hala behartuta, zerbitzu minimoak bermatu behar izan zituen. Ikasleen kasuan, hamazazpi dira eta sei izan ziren grebarekin bat egin zutenak.
- Amaiur: Sei irakasle dira eta seiek grebarekin bat egin zuten. Ikasleen aldetik erantzuna ere % 100ekoa izan zen, 24 ikasle dira eta ez zen ikaslerik joan eskolara.
- Arizkun: Zortzi irakasle dira eta denek grebarekin bat egin zuten. Ikasle bakar bat ere ez zen eskolara joan.
- Arraioz: Sei irakasleetatik bortzek bat egin zuten atzoko deialdiarekin. Hala ere, zerbitzu minimoak zirela eta, bik lanera joan behar izan zuten. 23 ikasle dira eta ez zen inor joan eskolara.
- Azpilkueta: Lau irakasle dira eta bik greba egin zuten. Azpilkuetako ikasle guziek bat egin zuten greba deialdiarekin.
- Baztan Ikastola: Hamalau irakasle dira eta denek bat egin zuten grebarekin. Ikasleei dagokienez, 195etik 179k bat egin zuten deialdiarekin.
- Elizondoko eskola: 22 irakasle dira eta bederatzik egin zuten lanuztea. 114 ikasleetatik 70 joan ziren eskolara.
- Erratzu: Klaustroan sei irakasle dira eta atzo eskolan hiru irakasle aritu ziren. Ikasleei dagokienez, % 70ek bat egin zuten deialdiarekin.
- Gartzain: Lau maisu-maistra dira eta ez zuen inork grebarik egin. Zuzendariak zerbitzu minimoak bermatu behar izan zituen. Ikasleei dagokienez, 22 ikasletik zortzi bakarrik joan ziren eskolara.
- Irurita: Hamar irakasle dira eta atzo seik egin zuten lanuztea. Hala ere, hiru irakaslek eta heziketa bereziko laguntzaileak zerbitzu minimoak bermatu behar izan zituzten. Gainerakoan, 50 ikasle dira eta atzo 43k bat egin zuten deialdiarekin.
- Lekaroz: Hiru irakasle dira eta batek egin zuen lanuztea. Ikasleen kasuan, bederatziek, hau da, denek, bat egin zuten deialdiarekin.
- Oronoz: Bortz irakasle dira klaustroan baina asteazkenetan lau. Hortaz, lau irakasleak kontuan hartuta, horietatik bik lanuztea egin zuten. 23 ikasletik 18k bat egin zuten lanuztearekin.
- Ziga: Bi irakasle dira eta biek zerbitzu minimoak bermatu behar izan zituzten.
BERTIZARANAKO IKASTETXEAK
- Legasa: Zortzi irakasle dira eta bortzek egin zuten lanuztea. Bi irakaslek, berriz, zerbitzu minimoak bermatu behar izan zituzten. Ikasleen kasuan, 37tik 27k bat egin zuten grebarekin.
- Narbarte: Bortz irakasle dira eta denak eskolara joan ziren. Ikasleen artean, 37 dira guztira eta bik grebarekin bat egin zuten.
BORTZIRIETAKO IKASTETXEAK
- Arantza: Hamahiru irakasleetatik lau zerbitzu minimoetan gelditu ziren, eta gainerako guziek greba egin zuten. 82 ikasle dira eta zazpi joan ziren eskolara.
- Berako Labiaga ikastola: 22 langile dira eta 16k egin zuten atzo lanuztea. Ikasleen kasuan, 168 ikasletik 148k bat egin zuten grebarekin.
- Berako Ricardo Baroja eskola
- Berako Jesusen Bihotza
- Etxalar: Bederatzi irakasle dira eta sei irakaslek greba egin zuten atzokoan. Bi irakaslek ez zuten grebarik egin eta zuzendariak zerbitzu minimoak egin behar izan zituen. Ikasleen kasuan, % 57,63koa izan zen jarraipena.
- Igantzi: Zortzi irakasle dira eta batek greba egin zuen. 39 ikasle dira eta hiru ikasle ez ziren eskolara joan.
- Lesakako Irain eskola: Irain eskolan irakasleen gehiengoak grebarekin bat egin zuen (%70) eta zerbitzu minimoak bermatu zituzten. Ikasleen artean, % 65 eskolara joan ziren.
- Lesakako Tantirumairu ikastola: Hamar irakasle dira eta hiruk zerbitzu minimoak egin behar izan zituzten. Ikasleei dagokienez, 78 dira eta 20 joan ziren ikastolara.
LEITZALDEKO ETA URUMEALDEKO IKASTETXEAK
- Areso: Sei irakasle dira eta lauk egin zuten lanuztea. Bertze biei zerbitzu minimoetan aritzea egokitu zitzaien. Ikasleei dagokienez, 30 dira ikasturte honetan eta ez zen inor eskolara joan.
- Goizueta: Hamahiru irakasle eta hezkuntza laguntzako bi espezialista dira. Zazpi irakaslek eta hezkuntza laguntzako espezialista batek egin zuten lanuztea. Hala ere, kontuan izan behar da lanuztea egin ez zuten irakasleen artean, bajan dagoen irakasle bat, murrizketa duen eta asteazkenetan lanik ez duen bertze bat eta zuzendaritzako bi kide daudela. Ikasleei dagokienez, 71 ikasle dira eta hiru joan ziren eskolara. Beraz, 68k bat egin zuten.
- Leitza: 31 irakasle eta lanuztea 22k egin zuten. 286 ikasle dira eta horietatik 261 ez ziren eskolara joan.
MALERREKAKO ETA BASABURU TTIKIKO IKASTETXEAK
- Doneztebe: 36 irakasle dira eta hamabi irakaslek, hezkuntza laguntzarako bi espezialistek eta atezainak egin zuten lanuztea.
- Ituren:
- Saldias: Hiru irakasle dira eta bik egin zuten atzo lanuztea. Bertzeak, zuzendaria izaki, zerbitzu minimoak bermatu behar izan zituen, nahiz eta deialdiarekin bat zetorrela adierazi duen. Hamasei ikasle dira eta ikasle guziek bat egin zuten deialdiarekin.
- Sunbilla: Hamabi irakasle dira eta bederatzik egin zuten lanuztea. Zerbitzu minimoak bakarrik bermatu zituzten. 69tik 34k ikaslek bat egin zuten grebarekin.
XARETAKO ESKOLA
- Urdazubi-Zugarramurdi: Asteazkenetan DBHko hiru irakasle ez dira eskolara joaten (ikasleak Lekarozera joaten direlakoz). Hala, irakasle horiek kontatu gabe, zazpi irakasletik bik lanuztea egin zuten. Zuzendariak zerbitzu minimoak bermatu behar izan zituen. Ikasleen kasuan, DBHkoak kenduta, 32 ikasle dira eta 26 eskolara joan ziren.
INSTITUTUAK ETA LANBIDE ESKOLAK
BAZTAN
- Lekarozko institutua: 70 irakasle dira. Egun osoko greba hamaika irakaslek egin zuten eta lanuztea 22 irakaslek. Irakasleen artean bertze iniziatiba bat ere sortu zuten: lanuztea egin beharrean, horren partez kentzen duten dirua Gazara bidaliko dute GKE baten bidez. Irakasle kuadrilla batek ekimen horrekin bat egin zuela adierazi dute institututik.
- Elizondo Lanbide Eskola: Ikasleen % 85ek grebaren alde egin zuen. Irakasleen eta langileen artean, 51 lagun dira eta greba % 74,51ek egin zuen.
BORTZIRIAK
- Berako institutua: 75 irakasle dira eta 53k bat egin zuten atzoko deialdiarekin: bederatzik lanuztea egin zuten eta 44k greba. Ikasleen kasuan, % 85,3k bat egin zuen deialdiarekin.
LEITZALDEA
- Leitzako institutua: 49 irakasle dira eta Hezkuntzak ezarritako zerbitzu minimoez gain (zuzendaritzako bi kide eta bortz irakasle), bertze bortz irakasle joan ziren lanera. Ikasleei dagokienez, ez zen inor joan. Irakasle ez direnen kasuan, goizean aritzen diren hiruetatik bakarra joan zen lanera.
MALERREKA
- Doneztebeko institutua: 29 irakasle dira eta hamazazpik lanuztea egin zuten. Ikasleen kasuan, 224 ikasletik 210 ez ziren ikastetxera joan.