Palestinari elkartasuna adierazteko, Israel Palestinan egiten ari den genozidioa salatzeko eta Euskal Herriko enpresek eta instituzioek Israelekin duten harreman komertzial oro eteteko eskatzeko helburuarekin, lanuzteak egiteko deia egina du gehiengo sindikalak, eta horrez gain, mobilizazioak izanen dira:
Eskualdean mobilizazioak
Goizeko elkarretaratzeak
- 11:00etan elkarretaratzea Lesakako zaharren egoitzaren aitzinean.
- 11:00etan Alkaiagako industrialdean elkarretaratzea, Alco enpresaren sarrera inguruan.
- 11:00etan Leitzako Sarrio lantegiko langileek argazkia aterako dute.
- 11:30ean elkarretaratzea Elizondoko plazan.
Iruñeko mobilizaziora joateko, kotxeak partekatzeko hitzorduak ere zehaztu dituzte: Lesakan 11:20an suhiltzaileen parkean; Donezteben 11:15ean Merkatu Plazan; Oronozen 11:30ean autobus geltokian, Beran Alkaiagako elkarretaratze ondotik eta Leitzan 11:30ean Mimukai zentroaren atarian.
Arratsaldeko mobilizazioak
- Areson, 19:00etan, elkarretaratzea plaza zaharrean.
- Elizondon, 19:30ean, elkarretaratzea plazan.
- Donezteben, 19:30ean, elkarretaratzea eskola ondoko biribilgunean.
- Lesakan, 19:30ean, elkarretaratzea plazan.
- Beran, 19:30ean, manifestazioa Frantxia Haltzuet plazatik Herriko Etxeko Plazara.
- Leitzan, 19:30ean, manifestazio zaratatsua, plazatik abiatuta.
- Arantzan, 19:30ean, elkarretaratzea plazan.
- Goizuetan, 20:00etan, elkarretaratzea plazan.
Sindikatuek deitutako lanuzteak
Alde batetik, LAB, CCOO, UGT, ESK, Steilas, CGT, Etxalde eta Hiru sindikatuek hiru orduko lanuzteak egiteko deialdia egin dute. 11:00etatik 14:00etara izanen da, eta txandaka lan egiten dutenen kasuan, 03:00etatik 06:00etara edo 19:00etatik 22:00etara. Goizeko lanaldia 15:00etan bukatzen dutenei, berriz, 11:00etatik 15:00etara lanuztea egiteko eskatu diete.
Bertzetik, ELA sindikatuak bere aldetik egin du deia, CIG (Galizia) eta Intesindical (Katalunia) sindikatuekin batera, eta lanuzteak ordu bat luzeagoak izanen dira: 03:00etatik 07:00etara (industriako txandetan, 02:00etatik 06:00etara), 11:00etatik 15:00etara (industriako txandetan, 10:00etatik 14:00etara) edo 18:00etatik 22:00etara.
Hezkuntzan, ordea, LABek eta Steilasek batetik, eta ELAk bertzetik, egun osoko grebara deitua dute.