Buruz, bihotzez, oinez… asteburu ederra izanen da Atarrabia aldean. Urte pasatxoko bidean, hainbat egitasmo eta jarduera izan dituzte Oinezen bueltan. Asteburu honetan ere, euskararen normalizazioaren aldeko aldarrikapenak ez dira faltako, Nafarroa Oinezen edizio honetan mugikortasun, jasangarritasun eta inklusibitatearen aldeko apustu irmoa izanen baita. Euskara edo ezkara, denak festara joateko gonbita egiten digute.
Paz de Ziganda ikastolako zuzendaria den Iñaki Errozekin egon gara goiz honetan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.