35-20 irabazi zieten Utergaren ordez airtu zen Iturregiri eta Ioni eta bertze finalerdia parekatuagoa izan zen eta Matxin III.ak eta Ionek 35-34 irabazi zieten Zeberio II.ari eta Mitxeori
Urriaren 10ean, ortziralean Martzillan jokatutako partida berdinduan, Matxin III.ak eta Ionek 35-34 irabazi zieten Zeberio II.ari eta David Mitxeo doneztebarrari, markagailua irauli eta gero. Itzulerako partida Irunberrin jokatuko dute urriaren 25ean Martzillako jaialdiko lehen partidan, Jon Sagaseta iruritarrak eta Baztanek 30-29 irabazi zieten Koteto Ezkurra III.a doneztebarrari eta Agirrezabalari.
Bigarren finalerdian Otxandorena eta Otano nagusi
Bigarren finalerdian, Xanti Uterga doneztebarra aritzekoa zen, baina belauneko minarekin dago eta bere ordez aritu zen Xuban Iturregi iruritarra, Barricartekin bikote eginez Ezkarozen. Ez zuten aukera handiegirik izan, sasoi puntu bikainean dauden Eloi Otxandorena doneztebarraren eta Otanoren kontra. Gainera, Barricartek min hartu zuen 20-13 zirela eta azken tantoetan ezin izan zuen lasterka egin. 35-20 irabazi zuten hauek eta urriaren 18an Donezteben jokatu behar den itzulerako partidan buelta handirik ez bada, azaroaren 1ean Luzaideko finalean arituko dira Otxandorena eta Otano. Ikusteko dago bai Utergak, bai Barricartek, itzulerako partida hau jokatzeko aukera izanen ote duten Ezkarozeko jaialdiko lehen partidan, Koteto Ezkurra III.a doneztebarrak eta Ilarregik 30-21 irabazi zieten Mikel Mikelarena oiztarrari eta Baztani.