Ion Irazoki

Eskualdeko musikariak ere ekimen solidarioetan

Xorroxin irratia 2025eko urriaren 13a

Minbizia sendatzeko bidean ikerketek aitzinerat egin badute ere, oraindik bada aunitz egiteko. Ikerketa horiek ekonomikoki laguntzeko hainbat jarduera solidario egiten dira gure eskualdean ere, eta horien berri ematen dugu.

Maiz urrunago ere ibiltzen dira eta ongintzako kontzertu bat, adibidez, Artaxoan eman zuten ortziralean. Bertan bildutako dirua Navarrabiomed ikerketa zentrora bideratu dute.

Josune eta Amaia Kordoba, Aritz Estibez, Beñat Olaizola, Maite Larrea eta goiz honetan gure artean dugun Ion Irazoki izan ziren emanaldia eskaintzen. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun