Emaitza bikainak lortu dituzte eskualdeko futbol talde nagusiek

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 13a

Gure Txokoako erregionaleko taldeak bortz gol egin zituen Sporting Herrera taldearen kontrako partidan.

Erregionaleko Baztanek izan ezik, gainerakoek garaipenak lortu dituzte.

Futbolean asteburu ederra izan da eskualdeko futbol talde gehien gehienentzat. Etxean ari zirela baliatuz, garaipenak lortu dituzte Baztan, Beti Gazte, Doneztebe eta Gure Txokoako talde nagusiek eta etxetik kanpo Nafarroako erregionaleko lehen mailan ere garaile atera da Leitzako Aurrera. Aldiz, Baztan B taldeak galdu egin du. Gainera, futbol derbiez betea izan da asteburua. Kadete mailan, Baztan eta Beti Gazteko neskek berdindu egin zuten eta mutiko infantiletan ere, berdindu egin zuten Gure Txokoak eta Beti Gaztek. Doneztebeko kadete mailako mutikoek irabazi egin zieten Aurrerakoei. Errugbian, BRT Menditarrak talde nagusiak etxeko lehen partida galdu zuen. Eskubaloian, kopan bikain ibili ondotik ligako lehen partida ere irabazi dute Errekako gizonezkoek. Errekako eta BKTko emakumeek, aldiz, ligako lehen bi partidak irabazi ondotik, hirugarrenean galdu egin zuten.

FUTBOLA

Nafarroako lehen maila autonomikoan

Baztan KE 2 (Aimar Larralde eta Elur Meoki) – CD Soto-Ibarbaso 1

Doneztebe FT 4 (Fermin Estanga, Enaitz Iriarte, Xabi Erasun eta Aimar Leatxe) – UCD Burlades 0

Gipuzkoako gizonezkoen ohorezko mailan

Beti Gazte 2 (Asier Larralde eta Asier Taberna) – Amaikak Bat 0

Nafarroako gizonezkoen erregionaleko lehen mailan

Etxarri Aranatz KE 3 - Baztan KE B 1 (Alvaro Alzugarai)

JD San Jorge B 1 - Aurrera KE 3 (Ugaitz Ugartemendia eta Eder Sagastibeltzak 2)

Gipuzkoako gizonezkoen erregionaleko lehen mailan

Gure Txokoa 5 (Mikel Irazokik 2, Jokin Irazoki, Joel Freire eta Xabi Matxikote) – Sporting Herrera 1

Nafarroako mutil jubenilen gorengo mailan

AD Mendillorri 1 - Baztan KE 2 (Haritz Bidegainen golak)

Doneztebe FT 1 (Aitor Baraibar) – CD Aoiz 4

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

Baztan KE B 0 – UCD Burlades A 4

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailan

Kostkas CD 4 - Gure Txokoa 2 (Ibai Lekuona eta Moussab Sehli)

Gipuzkoako mutil jubenilen gorengo mailan

Beti Gazte 1 (Oinatz Aiestaran) – Vasconia CD C 2

Nafarroako neska jubenil-kadeteak

Baztan KE 2 (Kattalin Muratori eta Ainhoa Jubera) – UD Mutilvera B 0

Berriozar CF A 0 - Aurrera KE 2 (Maddi Agirre eta Eunate Belauntzaran)

Nafarroako mutil kadeteen lehen maila autonomikoan

Baztan KE A 5 (Josu Larraiozek 3, Eneko Zelaieta eta beraien atean) – CD Asdefor 2

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailan

Baztan KE B 6 (Imanol Da Silva, Urko Azkarragak 2, Hegoi Azkaratek 2 eta Oier Etxaide) – UCD Burlades B 2

Doneztebe FT A 12 (Aimar Etxeberriak 3, Lukas Ezkurrak 3, Anton Balda, Mikel Urreaga, Peio Lera, Ekaitz Sein, Unai Sarriegi eta Oier Rekarte) – FC Bidezarra 1

Doneztebe FT B 4 (Jokin Mariezkurrena, Oinatz Ezkurra, Aimar Bazterrika eta Jon Jubera) - Aurrera KE 1, derbia doneztebarrek irabazi zuten.

Gipuzkoako mutil kadeteen ohorezko mailan

Beti Gazte 0 – Real Sociedad B 5

Gipuzkoako mutil kadeteen lehen mailan

Gure Txokoa 8 (Yasir El Ouafik 3, Ekhiotz Iratzokik 2, Jon Arostegi, Xabier Perez eta Andoni Offroy) – Landetxa 2

Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailan

Landetxa 0 - Gure Txokoa 3 (Mara Aracuesek 2 eta Ane Lazkanotegi)

Nafarroako neska kadeteak 

Baztan KE 2 (Amaia Elorz eta Irati Mayora) - Beti Gazte 2 (Alazne Altxuren golak) derbia berdindu egin zuten Baztango eta Beti Gazteko neska gazteek.

Baztango eta Beti Gazteko neskek igande eguerdian bina egin zuten Giltxaurdin. Argazkia: Bidal Etxarte. 

CD Asdefor 1 – Aurrera KE 3 (Nuria Irujok 2 eta beraien atean)

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailan

San Marcial B 2 - Gure Txokoa B 2 (Matias Zuazo eta beraien atean)

Gure Txokoa A 4 (Jon Martikorenak 3 eta Jon Lazkano) - Beti Gazte 4 (Aratz Lakak 2, Luka Rojo eta Julen Castro) derbia berdindu egin zuten Berako eta Lesakako mutiko gazteek.

Nafarroako mutiko infantilen lehen mailan

Baztan KE A 2 (Julen Goñi eta Egoi Otxandorena) – CD Asdefor B 0

CD Valle de Egues B 5 - Doneztebe FT 0

Berriozar CF A 4 - Aurrera KE 6 (Juba Vicentek 5 eta Xabier Loitegi)

Nafarroako mutiko infantilen bigarren mailan

Baztan KE B atsedena.

Gipuzkoako infantil nesken lehen mailan

Gure Txokoa 0 – Martutene 8

Nafarroako neska infantilak

Etxarri Aranatz KE 2 - Baztan KE 1 (Ariane Alzuri)

 

 

ESKUBALOIA

Gizonezkoen ligan

Anaitazarra 22 - Erreka KE 36

Emakumeen ligan

BM Ardoi 27 - Erreka KE 22

Replasa Beti Onak 35 - BKT Baztango Kirol Taldea 30

Neska jubenilak ligan

BKT Baztango Kirol Taldea 12 - Replasa Beti-Onak A 38

Mutil jubenilak ligan

Erreka KE 15 – Anaitasuna A 39

Mutil kadeteak ligan

Uharte B 34 - Erreka KE 16

Neska kadeteak ligan

Anaitasuna B - Baztango BKT A

Erreka KE atsedena.

Neska infantilak

Aurrera KE A 33 – UDC Txantrea B 8

Aurrera KE B atsedena.

Atarrabia Beti Onak 22 - Erreka KE 21

Baztango BKT 35 – Uharte B 21

Mutiko infantilak

Erreka KE 26 – Loyola B 36

Alebin mistoa

Baztango BKT A 8 – ECA Malkaitz A 8

Erreka KE atsedena.

Neska benjaminak

Baztango BKT A 12 – BM San Juan B 4

 

ERRUGBIA

Gizonezkoak, Frantziako 3. maila erregionalean

Sarako Izarra atsedena.

Gizonezkoak, euskal liga

BRT Menditarrak 17 – Atletico San Sebastian 28

Euskal liga sub-18

Gabiria Txingudi-Baztan atsedena.

Euskal liga sub-16

Hiruherri RT 43 – Txingudi-Baztan 24

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun