Zigakoak mediku agiria aurkeztu du eta ez da Lekunberrin ariko, Doneztebeko finalerako txartelaren bila
Beraz, Otsagabiko Iker Vicente gaur egungo txapeldunarekin batera, Ibai Soroa (Arribe), Txomin Amundarain (Arribe), Jon Rekondo (Leitza), Eneko Saralegi (Errazkin), Oier Kañamares (Arostegi), Xuban Kañamares (Arostegi), Julen Kañamares (Arostegi) eta Jon Erdozia (Etxarri Aranatz) ariko dira larunbatean 12:00etan hasita Lekunberriko herriko etxeko aitzineko aldean. Bortz enbor moztu beharko dituzte: bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat. Lehen bortz sailkatuek azaroaren 14an Doneztebeko ferietan, Ezkurra pilotalekuan jokatuko den finalerako txartela eskuratuko dute. Azken bi sailkatuek, aldiz, maila galduko dute.