Hispanitatearen eguna salatzeko Lesakan elkartuko da Baztan-Bidasoko Ernai

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 8a

2021ean Beran elkartu ziren. Argazkia orduan ateratakoa da.

Igandean, urriaren 12an izanen da hispanitatearen eguna, eta Baztan-Bidasoko Ernaik 'Ez gara espainolak, gazteok independentziara!' jardunaldia antolatu du egun horretarako Lesakan. 

11:00etan Eskolttikin elkartuko dira eta Iratzar Fundazioko Andoni Olariagak XXI. mendeko joera erreakzionariak hitzaldia emanen du. Ondotik, 13:00etarako elkarretaratzea antolatu dute plazan Ez gara espainolak. Gazteok independentzia lelopean. 

14:00etan bazkaria izanen dute Arranon eta ortzegunera arteko epea dago apuntatzeko. Izen ematea Arranon edo hemen egin daiteke eta hamar euro ordaindu beharko dira egunean berean. 

Eguna borobiltzeko, muralak egiten tailerra eginen dute plazan. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun