120 bat bertsozale bildu ziren Auritzen txapelketako lehen saioan. Sei bertsolari aritu ziren kantuan: Aitor Irastortza, Urko Gartzia lekaroztarra, Egoitz Gorosterrazu iturendarra, Saats Karasatorre, Eneko Lazkoz eta Eki Mateorena leitzarra. Patxi Bueno aritu zen gaiak ematen.
Saio puntuagarriaren ondotik Eneko Lazkozek lortu zuen puntu gehien (357,5) eta Agoitzen azaroaren 1ean jokatuko den lehen finalaurrekorako txartela lortu zuen.
Horrela gelditu zen sailkapena:
- Eneko Lazkoz: 357,5
- Saats Karasatorre: 328,5
- Eki Mateorena: 301,5
- Egoitz Gorosterrazu: 293,5
- Urko Gartzia: 287
- Aitor Irastortza: 283
Larunbatean segituko du txapelketak Mutiloan jokatuko den saioarekin. Bertan kantuan izanen dira Beñat Astiz Isasi, Ekhiñe Zapiain Arlegi beratarra, Idoia Granizo Uribarrena, Jabi Lezaun landa, Julio Soto Ezkurdia eta Sarai Robles Vitas. Iratxe Legarra ariko da gaiak jartzen.