Hauskortasuna adinarekin, «pixkanaka-pixkanaka organismoan gertatzen den narriadura da». Alegia, «gure gaitasunak murrizten ditu eta zaurgarriago egiten gaitu eritasunen eta osasun arazoen kontra». Horrekin batera, «larriago gaixotzeko arriskua, desgaitasun arriskua eta hilkortasun handiagoa ekartzen» dituela gehitu du.
Zer egiten ahal dugu hauskortasunaren kontra?
- Jarduera fisiko gehiago egin.
- Elikadura osasungarria jan.
- Ongizate emozionala zaindu.
- Sedentarismoa saihestu.
- Tabakoa eta alkohola saihestu.
Horrekin batera, Lesakako Osasun Zerbitzuak oroitarazi du «adineko guziak ez direla hauskorrak». Baina hala diren kasuetan, «ariketa fisikoa, elikadura egokia eta medikazioa berrikusteko» aholkatu du. Gehiago ere bai. Argi utzi du: «Hauskortasunari aitzindu eta buelta ematen ahal zaio». Horretarako osasun zerbitzuetara hurbiltzeko deia egin du: «zure erreferentziazko osasun langileak zure egoera aztertuko du eta zuretzat egokiena den esku hartzea aginduko dizu».